1. Hasi
  2. Hiria
  3. Ingurumena
  4. Engage proiektua
  5. Zertan datza kanpaina?

Zertan datza kanpaina?

Konpromiso-kanpaina Engage proiektuan txertatuta dago, eta helburu dauka hala Iruñeko herritarrak nola erakunde publikoak eta pribatuak engaiatu eta mobilizatzea, CO2-aren isurketak murrizte aldera, horiek baitira klima-aldaketaren eragileak. Hori horrela, gonbit eginen diegu konpromiso jakin bat har dezaten isurketak murrizte aldera.

Konpromisoak poster batean jasotzen dira, eta bertan agertzen dira konpromisoa hartu duen pertsonaren argazkia, haren konpromisoa eta kanpainaren eslogana. (Eta zuk? Zer konpromiso hartzen duzu zuk klima-aldaketari aurre egiteko?). Kartelak jendaurrean paratuko dira, hiriko altzarietan, eraikin publikoetan eta Interneten, kanpainak dirauen 18 hilabeteetan.

Zure iritzia eskertzen dugu

Web orria baloratu:

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI